Loading...
Ezin baduzu newsletter hau ikusi, egin klik hemen
| ||||
EKITALDI PRESENTZIALA ETA ONLINEKOA MUNDURA BEGIRA 2021 - A LOOK AT WHERE THE WORLD IS HEADING 95etik gora herrialdetara zabaltzen den sare bat zuretzat, Mundura Begira ekitaldian | ||||
| ||||
Azaroak 10 eta 11 Euskalduna Jauregia | ||||
Zauden lekuan zaudela, konekta zaitez gehien interesatzen zaizun herrialdearekin eta jakizu lehen eskutik nola ari diren erantzuten merkatuak, zure negozioa berme guztiekin zabaldu dezazun atzerrian. Hasi laguntza eta finantzaketatik, mundu mailako krisiak eragindako zailtasunetaraino, edo jomugan banku-kontu bat ireki eta jomugako bazkide bat bilatzeraino. Horra BasqueTrade & Investment agentziak bulego propioz eta aholkulari espezializatuz osatutako bere kanpo sarearen bitartez eskaintzen dituen zerbitzu batzuk. 95 herrialde zure eskura, zure kasua kontsultatzeko eta zure negozioarentzat benetako plan fidagarri bat sortzeko. Ez da erraza nazioarteko presentzia hain indartsua duen kanpo sare bat aurkitzea. Aprobetxa ezazu! | ||||
| ||||
INNOBIDEAK PRESTAKUNTZA / 2. ONLINEKO PRESTAKUNTZA ZIKLOA 16 saio teoriko-praktiko, ideia oso argiak emango dizkietenak zuzendaritza-taldeei euren negozio edo kudeaketa ereduak berritzeko | ||||
Programa honek hiru orduko onlineko eta doako saio teoriko-praktikoak eskaintzen ditu euskal produkzio-sareko profesionalentzat, eta bere asmoa da berehala aplikatzeko moduko ezagutzak eta ideiak azaleratzea, enpresei euren arazoak konpontzen edo erronka berriei aurre egiten laguntzeko. Saioetan jardunbide egokiak aztertuko dira eta 16 gairi buruzko hausnarketa egingo da. Hona hemen horietako batzuk: Pertsona konprometituak antolakunde lehiakorretarako. Lehiakortasuna, emaitza ekonomikoetatik harago. Talentua bilatu eta atxikitzea. Zure enpresaren neurrira eginiko berrikuntza. Negoziatzea, arazoak konpontzea eta emaitzak hobetzea. Negozio-ereduaren berrikuntza arrakastaren giltza bezala. Enpresa etengabeko hobekuntzarantz bideratzea. Bezeroek eskain diezaguketena. Jabetza industrialaren eta intelektualaren kudeaketa aktiboa lehiakortasun abantaila bezala. Zure enpresak berdintasun arloan egin behar duena. Supply Chain: Kudeaketa hornitzailearengandik bezeroarenganaino. Estrategia. Nola lortu gure asmoak egia bihurtzea?.Eta nola gaiak independenteak diren, nahi adina saiotan eman dezakezu izena. | ||||
| ||||
Hemen da industria SPRI – Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial, Alameda Urquijo, 36 - 4ª Plta., Edificio Plaza Bizkaia, 48011 BILBAO, Bi, España |
Loading...
Loading...