| Industria Digitala laguntza-programa Urtean 23.000 €-ra arte, zure enpresak behar dituen EIKTak diagnostikatu eta ezarri ahal izateko Euskadiko enpresa guztientzako laguntza irekiak, produktuetan, prozesuetan eta zerbitzuetan EIKTen diagnostikorako edo ezarpenerako proiektuak txertatzeko. Proiektu horiek barne hartu dezakete Big Data, errealitate birtuala, Biki Digitalak, smart factory, eraginkortasun energetikoa kudeatzeko tresnak, merkataritza elektronikoa, biltegia kudeatzeko sistemak, enpresa kudeatzeko sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa edo datuak epe luzean gordetzeko zerbitzuak. | Aurkeztu zure proiektuak eta lortu zure enpresa digitalizatzeko laguntzak. Lagunduko dizugu! |
| Basque Tek Ventures | Arrisku Kapitala - I+G+b - Ekintzailetza DeepTech teknologien enpresa arloko etorkizuna bultzatzen dugu, aurrerapen teknologikora bideratutako sare bat eraikiz Teknologia disruptiboak, talentu ekintzailea eta hazi-finantzaketa batzen ditu Basque Tek Venturesek. Hala, enpresa arloko proiektu sendoak garatzeko oreka sortzen du. Konbentzionalari aurre egin eta mundu mailako inpaktua duten berrikuntzei bideak irekitzen dizkieten 11 proiektu, bide-azpiegituren eraldaketa digitaletik hasi eta polifenolen disolbagarritasunera. BIDEROAD: Bide-azpiegituren kudeaketaren eraldaketa digitala. BMCP: Masen espektrometria aurreratua makromolekulak identifikatzeko. FastAb: Antigorputzen detekzio azkarra, adimen epidemiologikorako. INSPECTRAIL: Trenbide-azpiegituraren prebentzio-ikuskapen integralerako sistema. MAIRON: Logistika kolaboratiboa guztizko automatizaziorako. NEWRO: Iktusaren neuroerrehabilitazioa, exoeskeleto robotikoen bidez. OPTEC4LIFE: Fetuaren monitorizazio ez-inbaditzailea, denbora errealean. OPTIDEL Biosystems: Likidogarritasun baxuko polifenolen disolbagarritasuna. ORBIK: Zibersegurtasuneko soluzioak, elektronika txertatua duten ekipoentzat. SAFELOC: Manufaktura-industriako langileen produktibitatea eta segurtasuna hobetzeko informazioa, denbora errealean. SIAPS: Ikusmen eta adimen artifizialean oinarritutako ikuskapen bisualeko sistemak. | Ikertu zer proiektu eta lan-aukera eskaintzen ditugun. Batu zaitez! |
|
Hemen da euskal enpresa | | Jakinarazten dizugu SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak zure datu pertsonalak tratatzen dituela bere jarduera eta zerbitzuen berri zuri emateko, oinarritzat hartuz zure adostasuna edo erakunde honen interes legitimoa (merkatuteknia jarduerak bezeroekin). Eskubidea daukazu datuetara sartzeko, datuak zuzendu zein ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko, datuak aurkatzeko edo beste norabait eramateko, mezu elektroniko bat bidalita noiznahi helbide honetara: lopd@spri.eus. Ez baduzu jakinarazpen gehiago jaso nahi, esaguzu esteka honen bidez. Gogoratu posible duzula zure lehentasunak aukeratzea eta interesatzen zaizuna bakarrik jasotzea harpidetza editatuz. Editatu nire harpidetza | Harpidetza kendu | Harpidetu eta jaso gure jakinarazpenak | Lege-informazioa |
|