| 2022ko ekainaren 2a / 08:30etik 09:30era / online Ordu bat Kolonbiak trantsizio energetikoan eginiko aurrerapenak energiaren sektoreko enpresei hurbiltzeko 2022. urtea aipagarria izango da, energia berriztagarriak sortzen dituzten tamaina handiko zentral ugari abiaraziko direlako. Gobernu honen ardatz estrategikoak dira hidroelektrizitate handia, itsasoko energia eolikoa eta hidrogeno berdea eta urdina. Topaketa birtual horretan, Energia Ministerioko Erregulazio eta Enpresa Gaietarako Bulegoko buru Julián Rojas doktoreak hizpide hartuko ditu berriki ezarri diren nobedadeak eta etorkizunean inplementatuko direnak euskal enpresentzako aukera sektore honetan. | Eman izena hemen! |
| DEEP DIVE BDIH - Zibersegurtasuna Ireki dugu zibersegurtasun-teknologiei buruzko murgiltze-jardunaldi praktiko, proaktibo eta interaktiboen agenda Jardunaldi horietan parte hartzen duten enpresek euren ikaskuntza-kurba laburtuko dute eta bakarka eskuragaitzak diren ezagutzak eskuratuko dituzte abangoardiako teknologien arloan. Finean, DEEP DIVE jardunaldiek teknologiekiko lehen kontaktua eskaintzen diote euskal ETEari bere negoziorako konponbideak bilatzeko orduan. 2022.06.01 / 09:00etan - Cyber-Range eta BCSC. 2022.06.21 / 08:45ean - 4.0 Industria Segurua . 2022.07.07 / 09:00etan - Energia, automozioa, blockchain eta HPC. 2022.07.14 / 09:00etan - Osagai Industrialen Zibersegurtasuna Ebaluatzeko Laborategia. | Parte hartu! |
| Mikroenpresa Digitala Prestakuntza 30 ikastaro baino gehiago eskaintzen ditugu mikroenpresa eta autonomoek euren gaitasun eta trebetasun digitalak sustatu ditzaten Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Lagungarri izango zaizkizu. Zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia handitzeko: Twitter, LINKEDIN, INSTAGRAM I Zure balizko bezeroak erakarriko dituen estrategia digital bat sortzeko: eCommerce, Video Marketing, HUBSPOT CRM, Mailchimp, Blog korporatiboa, Web analitika, CANVA. Denborari gerra irabazteko zure negozioan eta zure bizitza pertsonalean hainbat tresna eta aplikaziorekin: TEAMS, Google Drive eta Calendar. Zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea bermatzeko: DBLO-DBEO, TicketBAI, Zibersegurtasuna. | Aurkitu hemen zure ikastaroa |
|