| 2022ko ekainaren 21an 08:45etatik 14:00etara / Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea. VICOMTECH Instalazioa Hona hemen Cyber-range espazioaren gaitasunak zibersegurtasunaren inguruko entrenamendu praktikoa egiteko Zuzenean ezagutuko dituzu Cyber-range espazioak eskaintzen dituen gaitasunak zibersegurtasunaren inguruko entrenamendu praktikoak egiteko eta produktu zein prozesuen zibersegurtasuna probatzeko ingurune kontrolatu batean. Jardunaldi hau bereziki interesa dakizuke, baldin eta zure langileak entrenatu nahi badituzu zibersegurtasun arloan, zibersegurtasun arloko probak egin nahi badizkiezu industria arloko zure produktuei, zeure produktuak probatu nahi badituzu cyber range ingurune batean, laborategiak erabili nahi badituzu zibersegurtasun arloko neurri higienikoez ikasteko, "learning by doing" teknika baliatuz ingurune simulatu batean. Proba itzazu zure produktu eta sistemak horretarako prestatutako ingurune batean. | Parte hartu! |
| 2022ko ekainak 30 / 9:30etik 11:00era / online Industriako ETEen digitalizazioa: Ordenagailuz lagundutako 3D diseinua (CAD) – Produktuaren bizi zikloa (PLM) – Enpresa baliabideen plangintza (ERP) (Online) Jardunaldi honetan, modu arinean erakutsi nahi da zer sistema digital nagusi har ditzakeen oinarrian Industriako ETE batek, prozesuak hobetzeko eta eraginkorragoa izateko. 3 sistema ikusiko ditugu, gure produktuaren edo prozesuaren hasierako diseinutik hasi eta ekoizpenaren eta salmentaren kontrolera bitartekoak. Lehenengo sistema ordenagailuz lagundutako diseinua da (CAD), eta produktu baten garapen prozesuaren barruan eredu digitalizatu batek duen garrantzia ikusiko dugu. Halaber, gure produktuen produktibitatea eta kalitatea nola handitu dezakegun ikasiko dugu: CADaren funtzionalitate aurreratuen bidez, lan metodologia eraginkorragoen bidez.. Ondoren, gure produktuaren ezagutza kudeatzeko sistemaren berri emango da. Diseinuaren bertsioak, gure produktua definitzen duen dokumentazioa, lotutako kalitate prozesuak edo ingeniaritza aldaketen kudeaketa kontrolatzea dira PLM sistema baten bidez kudeatzen diren prozesuetako batzuk. Azkenik, oso sistema ezaguna erakutsiko da, baina etengabe garatzen ari dena: ERP. Horren bidez, hainbat prozesu kudeatu ahal izango ditugu, hala nola materialen erosketa, produkzioaren plangintza edo gure produktuen salmenta. Gainera, lantokian datuak atzitzeko jar daitezkeen sistemek berehalako informazioa ematen dute, hots, erabakiak behar bezala hartzeko informazio baliagarria. | Erreserbatu zure plaza! |
| Mikroenpresa Digitala Prestakuntza 30 ikastaro baino gehiago eskaintzen ditugu mikroenpresa eta autonomoek euren gaitasun eta trebetasun digitalak sustatu ditzaten Bi orduko doako ikastaroak dira eta talde txikitan egiten dira zalantzak modu pertsonalizatuan argitzeko. Lagungarri izango zaizkizu. Zure markaren ospea eta zure negozioaren audientzia handitzeko: Twitter, LINKEDIN, INSTAGRAM I Zure balizko bezeroak erakarriko dituen estrategia digital bat sortzeko: eCommerce, Video Marketing, HUBSPOT CRM, Mailchimp, Blog korporatiboa, Web analitika, CANVA. Denborari gerra irabazteko zure negozioan eta zure bizitza pertsonalean hainbat tresna eta aplikaziorekin: TEAMS, Google Drive eta Calendar. Zure negozioaren integritatea, konfidentzialtasuna eta disponibilitatea bermatzeko: DBLO-DBEO, TicketBAI, Zibersegurtasuna. | Aurkitu hemen zure ikastaroa |
|